LEHORTASUNA MENOPAUSIAN

LARRUAZALAREN LEHORTASUNA MENOPAUSIAN

Zainketak Menopausian
LEHORTASUNA ARINTZEKO AHOLKU PRAKTIKOAK

Agur Larruazalaren Lehortasunari Menopausian
Larruazalaren lehortasuna baldintza arrunta da menopausian eta emakume askorentzat kezka esanguratsua bada. Hormona-aldaketek, bereziki estrogeno-mailak jaisteak, eragina dute kolagenoaren, elastinaren eta olio naturalen ekoizpenean, hori dela eta larruazalak ura atxikitzeko duen gaitasuna murriztu egiten da. Ondorioz, larruazalaren elastikotasuna gutxitzen da, finago bihurtzen da eta azkura, gorritasuna eta ezkatatzeko joera du. Gainera, zelulen birsorkuntza moteldu egiten da, kanpoko faktoreekiko (klima lehorra, tenperatura-aldaketak eta produktu narritagarriak) ahultasuna areagotuz.

Estrogenoak gutxitzeak lehortasuna ere eragin dezake baginan, ahoan, sudurrean eta begietan. Alde ona da, tratamendu egokiarekin, hobetu daitekeela.

Lehortasuna arintzeko aholku praktikoak

  1. Larruazala etengabe hidratatu: azido hialuronikoa, glizerina, zeramidak eta olio naturalak dituzten kremak erabili. Osagai horiek azalaren hezetasuna atxikitzen eta larruazaleko hesia osasungarri mantentzen laguntzen baitute.
  1. Zonalde intimoak hidratatzea bai barrutik eta kanpokotik garrantzitsua izan daiteke. Menopausian zonalde hau sensibleagoa egon daitekelako.
  1.  Dutxa luzeak eta beroak ekidin.
  1. Garbitzaile leunak aukeratu bai gorputa eta zonalde intimorako: oleogelak, syndet-ak, gel surgrasak... Mota honetako garbitzaileek azala garbitzeko gaitasuna dute azal propietateak errespetatuz.
  1.  Azala eguzkitik babestu: espektro zabaleko eguzki-babesgarri bat egunero erabili, izpi ultramoreek eragindako kalteak saihesteko.
  1. Elikadura orekatua jarraitzen saiatu: uretan aberatsak diren elikagaiak, hala nola frutak eta barazki freskoak. Omega-3 eta omega-6 gantz-azidoetan aberatasak diren elikagaiak (arrain urdinak, intxaurrak, haziak…) larruazalaren elastikotasuna eta osasuna hobetzen dute.
  1. Elikadura-osagarri bereziak: Omegaz edo kolagenozko osagarri espezifikoak, zure larruazalari mesede egin diezaiokete.
  1. Produktu irritanteak sahiestu: azalean alkoholadun produktuak ez erabili (perfumeak besteak beste) edo irritazioa sortu dezaketen bestelako produktoak.

Ondorioa
Menopausian larruazalaren lehortasuna ohikoa da, baina maneiagarria. Behar hormonal berrietara egokitutako zainketa-errutinarekin eta bizimoduaren aldaketa positiboekin, posible da azal osasuntsu eta distiratsua mantentzea.

 

Azken artikuluak

  • GABON OSASUNTSUAK OPA DIZKIZUGU

    Gabonak ate joka ditugun une honetan, denoi datorkigu, behin eta berriz errepikatzen dugun esaldi hau burura: A ze betekada! Egia da, gehiegi jan eta edaten dugunean ohikoak…

    Leer más
  • ESKAINTZEN DUGUN ZERBITZUA

    Gure farmazian egunero errepikatzen den esaldia da "Zer ematen didazu......? (buruko mina, zorriak, beherakoa, idorreria...)rentzat". Askotan, osasun-arazoak sortzen zaizkizu,…

    Leer más
  • NOLA ZAINDU GURE DEFENTSAK

    Imajina ezazu immunitate-sistema ezkutu babesle bat dela, beti prest dagoela kanpoko erasotzaileetatik babesteko, hala nola birus eta bakterioetatik. Jaiotzen garenetik lehen…

    Leer más
  • ILE ERORKETA

    1. Kontsultatu profesional bat: Lehen alopezia zantzuak nabaritzen badituzu, ez itxaron. Ohikoena egunean 80 eta 100 ile artean galtzea da. Hortik aurrera, ilearen galera anormal…

    Leer más
  • BEKATXOAK

    Bekatxoa betazaleko infekzio arrunta da, eta mina, azkura eta eragozpenak eragin ditzake. Normalean larria ez den arren, garrantzitsua da zenbait zainketa jarraitzea sintomak…

    Leer más
  • EZAGUTU GURE INGURUNEKO ELTXOAK

    Gure lurraldean, eltxo ohikoenak hiru generotakoak dira: Aedes, Culex eta Anopheles. Tigre-eltxoa: eguneko inbaditzailea Aedes albopictus, Tigre-eltxoa izenekoa, ospea irabazi…

    Leer más
  • ELTXOEI NOLA AURRE EGIN

    Udararekin bat, tenperatura goruntz doa eta beroarekin bat eltxoak azaltzen dira. Eltxoen ziztadak saihestu ahal izateko era ezberdinak daude, metodo fisikoak alde batetik eta…

    Leer más
  • EGUZKITAKO BABESA

    Eguzki-babesle egokia aukeratzea funtsezkoa da gure larruazala UV izpi kaltegarrietatik babesteko. Jarraian, oinarrizko aholku batzuk eskaintzen dizkizugu eguzki-babeslerik onena…

    Leer más
  • HATZ LODIAREN PATOLOGIAK

    Erpuruaren patologiak, hala nola, Dequervain tendinitisa eta Errizartrosia, asko ugaritu dira mugikorraren erabilera jarraituaren ondorioz. Kausetako bat erpuruaren mugimendu…

    Leer más
  • DERMATITIS ATOPIKOA

    Urtaro hau iristen denean, galdera asko jasotzen ditugu farmazian azkurari, lehortasunari eta larruazaleko ezkata-kentzeari buruz. Hori zergatik gertatzen den hobeto ulertzeko,…

    Leer más
  • EGUZKIATIK BABESTEKO KANPAINA

    Eguzkitako betaurrekoak udaran bakarrik jarri behar dira, GEZURRA. Eguzki-izpiek begiko estruktura osoari kalte egin diezaiokete. Beraz, urtesasoi guztietan komeni da begiak…

    Leer más
  • HIPER-TENTSIOARI AURREA HARTU

    1. Egin egunero ariketa fisikoa: egunean zehar 30 minutu gutxigorabehera 2. Osasuntsu elikatu zaitez: gatz kantitatea, kafeina eta alkola murriztuz 3. Estresa gutxitu: kontrola…

    Leer más