HATZ LODIAREN PATOLOJIAK

HATZ LODIAREN PATOLOGIAK

ARTIKULAZIOEN ZAINTZA
ERABILI BERRIRO HATZ LODIA, MINIK HARTU GABE!

Erpuruaren patologiak, hala nola, Dequervain tendinitisa eta Errizartrosia, asko ugaritu dira mugikorraren erabilera jarraituaren ondorioz. Kausetako bat erpuruaren mugimendu errepikakorra da. Horren ondorioz, zailtasunak izango ditugu ohiko ekintzak egiteko: janaria prestatzea (zuritzea, moztea, zatitzea, poteak irekitzea, zartaginei edo platerei eustea); botoiak edo kremailerak lotzea; sarrailak giltzaz irekitzea edo arropa esekitzea...

  • Dequervain tendinitisa:

Erpurua mugitzen duten tendoien inflamazioa da.

Sintomarik ohikoenak inflamazioa eta min etengabea dira, batez ere hatz lodiari dagokion eskumuturraren aldean. Min hori areagotu egiten da mugitzearekin batera, eta atsedena hartuz gero, aldiz, lasaitu. Tratamendua jartzen ez bada, mina are gehiago zabal daiteke hatz horretatik, edo besaurretik irradiatu.
Hatz lodia eta eskumuturra mugitzeko zailtasuna ere egon daiteke, zerbait heldu edo atximurka egiteko mugimendua egitean, baita hatza mugitzean trabatzea edo “orratzekin” zizta egitean sentitzen den sentsazioa izatea ere. Kasu batzuetan indarra gal daiteke, eta horrek zailago egiten du objektuak hartzea edo eustea.

Tratamendua:

FASE AKUTUA

  • EGUNEZ ETA GAUEZ, ESKUMUTURRA ESTALTZEN DUEN ERPURU INMOBILIZATZAILE LUZEA
  • HOTZA JARRI: IZOZKAILUKO GEL-ZAKUAK EDO KREMAK JARRI 10-15 MINUTU EGUNEAN 5-6 ALDIZ.

 

MANTENTZE FASEA

  • ESKUMUTURRA GAUEZ ESTALTZEN DUEN ERPURU INMOBILIZATZAILE LUZEA,
  • GEHIEGIZKO ESFORTZUA EGIN ONDOREN HOTZA APLIKATZEA
     

 

 

Tratamendua afekzioa agertzen denean hasten bada, sintomak arindu beharko lirateke lau-sei astean. Tendoien hantura kronikoa bada edo tratamendu kontserbatzailea izan arren hobekuntzarik ez bada, kirurgia beharrezkoa izan daiteke.
 

 

 

 

  • Hatz lodiaren errizartrosia edo artrosia:

Hatz lodia eta eskumuturra lotzen dituen artikulazioaren alterazio degeneratiboa da.
Erpuruaren oinarrian mina agertzen da, ertaina edo bizia, eta bi eskuetan ager daiteke. Hatz lodiaren parte-hartze handia eskatzen duten jarduerak egiten direnean agertzen da batez ere, adibidez, objektuak atximurkatu edo eusten direnean.
Erpuruaren mugimendu errepikakorraz gain, beste arrazoi batzuk ere izan daitezke, hala nola, adina, genetika, faktore hormonalak, obesitatea eta bizimodu sedentarioa.

Ez du sendabiderik, baina badira egoera hobe dezaketen zaintzak.

Tratamendua:

FASE AKUTUA

  • FERULA ERPURUA IMMOBILIZATZEKO, ERABILI EGUNEZ ETA GAUEZ

MANTENTZE FASEA

  • ONDOEZAREN ARABERA FERULA ERPURUA IMMOBILIZATZEKO, GAUEZ ERABILI

 

  • Tresnak modu egokian aukeratu: Helduleku lodiko mahai-tresnak erabili, boligrafoak boladun puntarekin…

 

  •  Tresna elektrikoak erabili sukaldean: Zukugailua, zuritzailea, irabiagailua, irekigailuak, ontzi-garbigailua.

 

  •  Tresneria arina erabili: Eltzeak, kazoak eta aluminiozko edo plastikozko mahai-tresnak. Errazago maneiatuko ditugu arinak badira.

 

  •  Ahal den guztietan, eskuak askatu: Ez eutsi pisu handirik eskuekin; gurditxo bat bezalako elementuek lagunduko digute.

 

  •  Aprobetxatu zure ingurua hatzak lantzeko: Saia zaitez tarte bat hartu eta atzamarren mugikortasuna hobetzeko ariketak egiten: pospolo bat atera zure kaxatik; metxeroa piztu; txanpon-zorro batetik txanponak atera; botoiak lotu eta askatu; tamaina desberdinetako estalkiak kiribildu eta askatu; plater batetik garbantzuak hartu; pilota bat bota edo jaurti, ordenagailuan tekleatu edo aldez aurretik pentsatu duzun zerbait marraztu.

 

  •  Lasaitu eskuak ur berotan: Ohitura horrek mina eta zurruntasuna murrizten lagun diezazuke. Gaixotasunaren beste fase batzuetan gomendatzen dira, baita mina gutxitzeko ere, kontraste-bainuak (ur hotza eta ur beroa txandakatuz (30-36º)) edo izotza 15 minutuz aplikatzea egunean hiru aldiz, inflamazioa badago.

Errehabilitazioan ere parafina-bainuak erabiltzen dira maiz, mina eta zurruntasuna arintzeko. Edonola ere, zure medikuak edo fisioterapeutak aholkatuko dizu egokiena, zure kasuaren eta lesioaren mailaren arabera.

 

  • Antiinflamatorioak edo analgesikoak hartu, beharrezkoa denean. Beti zure medikuaren jarraibideen arabera, min gehiagoko egunak dituzunean edo eskuak ohi baino gehiago erabili behar dituzunean, horrelako botikak erabiltzea komeni da.

Azken artikuluak

  • ESKAINTZEN DUGUN ZERBITZUA

    Gure farmazian egunero errepikatzen den esaldia da "Zer ematen didazu......? (buruko mina, zorriak, beherakoa, idorreria...)rentzat". Askotan, osasun-arazoak sortzen zaizkizu,…

    Leer más
  • NOLA ZAINDU GURE DEFENTSAK

    Imajina ezazu immunitate-sistema ezkutu babesle bat dela, beti prest dagoela kanpoko erasotzaileetatik babesteko, hala nola birus eta bakterioetatik. Jaiotzen garenetik lehen…

    Leer más
  • ILE ERORKETA

    1. Kontsultatu profesional bat: Lehen alopezia zantzuak nabaritzen badituzu, ez itxaron. Ohikoena egunean 80 eta 100 ile artean galtzea da. Hortik aurrera, ilearen galera anormal…

    Leer más
  • BEKATXOAK

    Bekatxoa betazaleko infekzio arrunta da, eta mina, azkura eta eragozpenak eragin ditzake. Normalean larria ez den arren, garrantzitsua da zenbait zainketa jarraitzea sintomak…

    Leer más
  • EZAGUTU GURE INGURUNEKO ELTXOAK

    Gure lurraldean, eltxo ohikoenak hiru generotakoak dira: Aedes, Culex eta Anopheles. Tigre-eltxoa: eguneko inbaditzailea Aedes albopictus, Tigre-eltxoa izenekoa, ospea irabazi…

    Leer más
  • ELTXOEI NOLA AURRE EGIN

    Udararekin bat, tenperatura goruntz doa eta beroarekin bat eltxoak azaltzen dira. Eltxoen ziztadak saihestu ahal izateko era ezberdinak daude, metodo fisikoak alde batetik eta…

    Leer más
  • EGUZKITAKO BABESA

    Eguzki-babesle egokia aukeratzea funtsezkoa da gure larruazala UV izpi kaltegarrietatik babesteko. Jarraian, oinarrizko aholku batzuk eskaintzen dizkizugu eguzki-babeslerik onena…

    Leer más
  • DERMATITIS ATOPIKOA

    Urtaro hau iristen denean, galdera asko jasotzen ditugu farmazian azkurari, lehortasunari eta larruazaleko ezkata-kentzeari buruz. Hori zergatik gertatzen den hobeto ulertzeko,…

    Leer más
  • EGUZKIATIK BABESTEKO KANPAINA

    Eguzkitako betaurrekoak udaran bakarrik jarri behar dira, GEZURRA. Eguzki-izpiek begiko estruktura osoari kalte egin diezaiokete. Beraz, urtesasoi guztietan komeni da begiak…

    Leer más
  • HIPER-TENTSIOARI AURREA HARTU

    1. Egin egunero ariketa fisikoa: egunean zehar 30 minutu gutxigorabehera 2. Osasuntsu elikatu zaitez: gatz kantitatea, kafeina eta alkola murriztuz 3. Estresa gutxitu: kontrola…

    Leer más
  • ICTUSaren MUNDUKO EGUNA

                ICTUSaren MUNDUKO EGUNA Arrisku kardiobaskularra, 10 urteko epean gaixotasun kardiobaskular bat garatzeko probabilitatea da. Gaixotasun kardiobaskularrek bihotzari…

    Leer más
  • KOLESTEROLA HOBETO EZAGUTU NAHI AL DUZU?

    Azken datuek erakusten dutenez, biztanleriaren % 60ak ez du kolesterola neurtu azken urteetan, eta % 40ak maila egokiak dituela uste du baina balio altuak dituzte edo mugan daude…

    Leer más