EGUZKIATIK BABESTEKO KANPAINA
EGUZKI IZPIETAZ BABES ZAITEZ
EGUZKITAKO BABESEI BURUZKO MITO ETA GEZURRAK
- Eguzkitako betaurrekoak udaran bakarrik jarri behar dira, GEZURRA. Eguzki-izpiek begiko estruktura osoari kalte egin diezaiokete. Beraz, urtesasoi guztietan komeni da begiak babestea.
- Lainotuta dagoenean ez da eguzkitako betaurrekorik behar, GEZURRA. Eguzki-izpiek lainoak zeharkatu bait ditzakete.
- Betaurreko ilun guztiek babesten gaituzte UV izpietatik, GEZURRA. Eguzkitako Betaurrekoen babesa filtroen arabera dago, ez kolorearen arabera
- Betaurreko pitzatuek ez dute ikusmenean kalterik egiten, GEZURRA. Pitzatutako betaurrekoek itsualdi leunak sor ditzakete eta ikusmen zorroztasuna murriztu.
- Haurrek ez dute eguzki-izpietatik babestu beharrik, GEZURRA. Haurren larru-azala eta begiak helduenak baino sentikorragoak dira.
- Polarizatutako betaurrekoek hobeto babesten dute, EGIA. Eguzki izpiak zuzenbide zehatz batean filtratzen ditu, distirak kenduz eta ikusmena hobetuz.
- Betaurreko garestiak hobeak dira, GEZURRA. Askotan markak berak garestitzen du produktua, kalitatearekin zerikusirik izan gabe.
- UVB izpiek ez dute beira zeharkatzen; IR eta UVA izpiek, aldiz, bai. EGIA. Gure burua ahalik eta hoberen babestu ahal izateko, kontutan izatekoa.
- Eguzkitako kremak erabilita, azala ez da belzten. GEZURRA. Eguzkitako babesleak beti uzten du izpi kantitate nahiko sartzea beltzaran-kolore ederra lortzeko.
- Eguzkitako babesleak erabiltzeak D-Bitaminaren eskasia ekartzen du, GEZURRA. Egunero zango eta besoak eguzkitan 15-30 minutuz edukita, D-Bitaminaren neurri optimoa lortzen dugu.
- Eguzkitako kremak udara batetik bestera gorde daitezke, GEZURRA. Beti produktuaren etiketan jartzen duena begiratu, behin irekita zein iraupen duen jakiteko.
- Eguzkitako ahozko babesleak hartuz gero ez da eguzkitako kremarik erabili behar, GEZURRA. Ahoz hartzen ditugun eguzkitako babesleak kremen babesaren osagarriak dira, eta ez dute INOIZ krema ordezkatzen.
- Eguzkitako ahozko babesleek UV izpiek eragindako azaleko mimbizia eta azala zahartzearen prozesuan eragiten dute, EGIA. Baina ikerketa gehiago egitea ezinbestekoa da.
- Eguzkitako krema gutxi erabiltzeak bere eraginkortasuna gutxitzen du, EGIA. Gutxienez 2mg/zm2-ko eguzkitako krema kantitatea eman behar da babes optimoa lortu ahal izateko, bestela filtroen eragina gutxitu egiten da.