Gure zerbitzuak

Presio arteriala neurtzea edo aztertzea

Presio arteriala altua izatea, arrisku kardiobaskularreko faktore bat da, eta luzaroan irauten badu, giltzurrunean, bihotzean, burmuinean eta gorputzeko beste organo batzuetan kalteak eragingo ditu. Horregatik, garrantzitsua da arazo hau detektatzea eta modu egokian kontrolatzea. Horrela, neurriak hartuko ditugu balioztatutako tentsiometroekin eta ondoren protokolo batzuk jarraituz, pazientearen kontrola egingo dugu.

Hitzordua eskatu

Erretzeari uzteko laguntza

Erretzeari uztea hainbat etapa dituen prozesua da eta farmazialariarekin harremana izatea lagungarria da tratamendua eraginkorragoa izan dadin. Horretarako, zerbitzu bat sortu dugu: lehenengo, ebaluazio bat egingo dugu pertsona bakoitzaren egoera zein den jakiteko; ondoren, helburuak adostuko ditugu, norberaren ahalmenaren arabera; eta azkenik, lortutako emaitzak neurtuko dira. Aldi berean, jokabide eta jarraipen-laguntza eskainiz, berriro erretzen hasteko gogoa saihestu edo kudeatzeko.

Hitzordua eskatu

Arrisku kardiobaskularra aztertzea

Gaixotasun kardiobaskularrek bihotzean eta odol-hodietan sortzen diren hainbat arazo biltzen dituzte. Ezagunenak bihotzekoa eta garuneko istripu baskularra dira. Gaixotasun hauek izateko probabilitatea gutxitu dezakegu, hainbat faktoretan esku hartuta. Zerbitzu honen bitartez faktore hauek aztertzen saiatuko gara. Prebentzioa da irtenbiderik onena.

Hitzordua eskatu

Kolesterola eta glukosaren neurketa

Zerbitzu honen bidez, mementoan ateratako odol tanta bati esker, guztizko kolesterola eta glukosa neurtzen ditugu. Baraurik etortzea gomendatzen dugu emaitzak modu egokian interpretatzeko, eta neurtutako balioak minutu batzuk barru ematen dira. Lortutako emaitzen arabera, neurri higieniko-dietetikoak edo tratamendu naturalak gomendatuko dizkizugu edota medikuarengana bideratuko zaitugu.

Hitzordua eskatu

Sendagaiak hartzea. ahaztu edo nahastu egiten zara?

Astero zure sendagaiak SPD edukiontzian antolatuko dizkizugu. Honi esker, asteko egun bakoitzean prest izango duzu hartu behar duzun medikazioa; baita goizean, eguerdian edo gauean hartu behar duzun ere. Modu honetan, sendagaiak medikuak adierazi bezala hartuko dira zehatz-mehatz, honek osasunean onurak ekarriz eta arriskuak gutxituz.

Hitzordua eskatu

Sendagaien azterketa

Askotan, sendagaiak hartzen ditugu baina ez gaude ziur onurak bakarrik ekartzen dizkiguten. Medikazioa aztertzeko zerbitzuak pazienteari lagunduko dio, tratamenduek ahalik eta onura handiena eragiteko. Halaber, honako hauek detektatzen laguntzen du: arazo berdina tratatzeko gehiegizko sendagai bat hartzea, kontraindikazioak, atxikidurarik eza, gailuen erabilera okerra (inhalagailuak, intsulinak) eta prebenitu daitezkeen beste medikazio-akats batzuk.

Hitzordua eskatu