aholkuak

Aurtengo neguan zure defentsak indartu

Defentsak
Bi gaixotasun

Sistema immuneak birusek nahiz bakterioek eragindako infekzioetatik babesten laguntzen gaitu. Nola? gure gorputzak erreakzio batzuk sortzen ditu eta horiei esker mikroorganismo kaltegarriak erasotu eta suntsitzen ditu.

Horregatik, garrantzitsua da gure immunitate-sistema indartzea, hotzaren eraginez sortzen diren patologiak edota COVID-19a bezalako birusei aurre egin ahal izateko.

Nola presta gaitezke?

Modu natural batean egin nahi badugu, aromaterapia era eraginkor eta segurua da. Aromaterapia sendabelarretatik datozen funtsezko olioen erabileran oinarritzen da, arazoak tratatzeko eta osasuna eta ongizatea hobetzeko. Era ezberdinak daude hauek hartzeko: inhalazio bidez, larruazalean igurtziz edota ahotik hartuz.

Garganta
Gomendioak

Nola erabili oinarrizko olioak modu seguru eta eraginkorrean?

Funtsezko olioak segurtasunez erabiltzeko, garrantzitsua da bakoitzaren dosi terapeutikoak eta balizko kontraindikazioak ezagutzea, edozein toxikotasun saihesteko eta ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko.

Olio mota hauek aukeratzerakoan, ziurtatu baldintza hauek betetzen dituztela benetan terapeutikoak eta eraginkorrak izan daitezen:

  • % 100 naturala. Hau da, olio mineralekin, erdi-sintesiko molekulekin edo agente emultsifikatzaile kimikoekin desnaturalizatu gabea.
  • % 100 garbia. Ez du alkoholaren edo antzeko funtsezko beste olio batzuen nahasketarik eduki behar.
  • % 100 osoa. Koloregabetu gabe, zuzendu gabe, peroxikatu gabe, etab.
  • KIMIOTIPATZEA (AEQT). Hau da, jarduera ezagunekoa: botanika eta kimika. Gure farmazian olio egokiena aholka diezazukegu, zure premiaren eta egoeraren arabera.

Azken artikuluak

  • ESKAINTZEN DUGUN ZERBITZUA

    Gure farmazian egunero errepikatzen den esaldia da "Zer ematen didazu......? (buruko mina, zorriak, beherakoa, idorreria...)rentzat". Askotan, osasun-arazoak sortzen zaizkizu,…

    Leer más
  • NOLA ZAINDU GURE DEFENTSAK

    Imajina ezazu immunitate-sistema ezkutu babesle bat dela, beti prest dagoela kanpoko erasotzaileetatik babesteko, hala nola birus eta bakterioetatik. Jaiotzen garenetik lehen…

    Leer más
  • ILE ERORKETA

    1. Kontsultatu profesional bat: Lehen alopezia zantzuak nabaritzen badituzu, ez itxaron. Ohikoena egunean 80 eta 100 ile artean galtzea da. Hortik aurrera, ilearen galera anormal…

    Leer más
  • BEKATXOAK

    Bekatxoa betazaleko infekzio arrunta da, eta mina, azkura eta eragozpenak eragin ditzake. Normalean larria ez den arren, garrantzitsua da zenbait zainketa jarraitzea sintomak…

    Leer más
  • EZAGUTU GURE INGURUNEKO ELTXOAK

    Gure lurraldean, eltxo ohikoenak hiru generotakoak dira: Aedes, Culex eta Anopheles. Tigre-eltxoa: eguneko inbaditzailea Aedes albopictus, Tigre-eltxoa izenekoa, ospea irabazi…

    Leer más
  • ELTXOEI NOLA AURRE EGIN

    Udararekin bat, tenperatura goruntz doa eta beroarekin bat eltxoak azaltzen dira. Eltxoen ziztadak saihestu ahal izateko era ezberdinak daude, metodo fisikoak alde batetik eta…

    Leer más
  • EGUZKITAKO BABESA

    Eguzki-babesle egokia aukeratzea funtsezkoa da gure larruazala UV izpi kaltegarrietatik babesteko. Jarraian, oinarrizko aholku batzuk eskaintzen dizkizugu eguzki-babeslerik onena…

    Leer más
  • HATZ LODIAREN PATOLOGIAK

    Erpuruaren patologiak, hala nola, Dequervain tendinitisa eta Errizartrosia, asko ugaritu dira mugikorraren erabilera jarraituaren ondorioz. Kausetako bat erpuruaren mugimendu…

    Leer más
  • DERMATITIS ATOPIKOA

    Urtaro hau iristen denean, galdera asko jasotzen ditugu farmazian azkurari, lehortasunari eta larruazaleko ezkata-kentzeari buruz. Hori zergatik gertatzen den hobeto ulertzeko,…

    Leer más
  • EGUZKIATIK BABESTEKO KANPAINA

    Eguzkitako betaurrekoak udaran bakarrik jarri behar dira, GEZURRA. Eguzki-izpiek begiko estruktura osoari kalte egin diezaiokete. Beraz, urtesasoi guztietan komeni da begiak…

    Leer más
  • HIPER-TENTSIOARI AURREA HARTU

    1. Egin egunero ariketa fisikoa: egunean zehar 30 minutu gutxigorabehera 2. Osasuntsu elikatu zaitez: gatz kantitatea, kafeina eta alkola murriztuz 3. Estresa gutxitu: kontrola…

    Leer más
  • ICTUSaren MUNDUKO EGUNA

                ICTUSaren MUNDUKO EGUNA Arrisku kardiobaskularra, 10 urteko epean gaixotasun kardiobaskular bat garatzeko probabilitatea da. Gaixotasun kardiobaskularrek bihotzari…

    Leer más