ELTXOEI NOLA AURRE EGIN
Eltxoen ziztadak nola uxatu
Eltxoak saihesteko moduak
Udararekin bat, tenperatura goruntz doa eta beroarekin bat eltxoak azaltzen dira. Eltxoen ziztadak saihestu ahal izateko era ezberdinak daude, metodo fisikoak alde batetik eta kimikoak bestetik.
Metodo fisikoak
- Ate eta leihoetako eltxo-sareak: egoera onean mantendu ezkero, geroz eta oztopo gehiago izango dute etxean sartzeko.
- Beso osoko arropak eta praka luzeak janztea: larruazalaren esposizioa murrizteko.
Metodo kimikoak
- IR3535: Segurtasun handiko eta toxikotasun txikiko uxatzaile sintetikoa da. Haurrentzat, haurdun dauden emakumeentzat, bularreko emakumeentzat eta mota guztietako pertsonentzat gomendatua.
- Zitriodiola: Eukaliptoaren osagai naturala da DEETaren antzeko efektuekin baina kontuz, begietan irritazioa eragin dezakeelako.
- Citronella: Usain zitrikoa duen olio esentzial begetala da, toxikotasun gutxikoa eta haurrentzako egokia, baina iraupen laburreko efektua duena.
- DEET: Kontzentrazio desberdinetan aurkitu daitekeen molekula sintetikoa da. Oso eraginkorra da baina kontzentrazio handiekin erreakzio toxikoak egon daitezke, beraz, 2 urtetik beherakoentzat ez da egokia.
- Icaridina: Piperrautsetik eratorria. %10-20ko kontzentrazioetan 6 ordura arte eraginkorra da.
- Piretrina: eragin azkarreko intsektizida da, toxikotasun gutxikoa baina ez oso iraunkorra.
Eltxoei buruzko bitxikeriak
- Ziztatzean sortzen den hantura, eltxoaren listuaren ondorioa da.
- Oso gutxi bizi dira; emeak hilabete batez eta arrak 10 egunez.
- Emeek baino ez dute ziztatzen, odola behar baitute arrautzak jartzeko.
- Ikusmen murriztua badute ere, usaimenari esker aurkitzen gaituzte.
Gomendio hauei esker, Udara ona izan!