ESKAINTZEN DUGUN ZERBITZUA
Gure farmazian egunero errepikatzen den esaldia da "Zer ematen didazu......? (buruko mina, zorriak, beherakoa, idorreria...)rentzat". Askotan, osasun-arazoak sortzen zaizkizu, baina ez bazaizkizu larriak iruditzen ez zara medikuarengana gerturatzen. Kasu horietan, farmaziara hurbiltzen zara eta une horretan dituzun osasun- kezkak kontsultatzen dizkiguzu.
Gure farmazian duela urte asko lan egiten dugu síntoma horiei irtenbiderik egokiena ematen, horretarako lehen arretako medikuen elkarteekin adostutako protokoloak jarraitzen ditugu. Lan egiteko modu honek segurtasun handiagoa ematen digu gomendioak emateko orduan.
Orain, beste urrats bat eman nahi dugu zerbitzu honetan,eta iaztik ematen ditugun gomendioen jarraipena egiten ari gera. Horrela, egindako esku-hartzearen emaitza zein den jakin dezakegu.
Hurrengoan "zer emanten didazu......?" galdetzen diguzunean, eskatu doako zerbitzu hau, eta gogoratu gure osasun-aholkuak eskuratzea!!