Eguzkitik Babesteko Kanpaina

EGUZKIATIK BABESTEKO KANPAINA

EGUZKI IZPIETAZ BABES ZAITEZ
EGUZKITAKO BABESEI BURUZKO MITO ETA GEZURRAK
  • Eguzkitako betaurrekoak udaran bakarrik jarri behar dira, GEZURRA. Eguzki-izpiek begiko estruktura osoari kalte egin diezaiokete. Beraz, urtesasoi guztietan komeni da begiak babestea.
  • Lainotuta  dagoenean ez da eguzkitako betaurrekorik behar, GEZURRA. Eguzki-izpiek lainoak zeharkatu bait ditzakete.
  • Betaurreko ilun guztiek babesten gaituzte UV izpietatik, GEZURRA. Eguzkitako Betaurrekoen babesa filtroen arabera dago, ez kolorearen arabera
  • Betaurreko pitzatuek ez dute ikusmenean kalterik egiten, GEZURRA. Pitzatutako betaurrekoek itsualdi leunak sor ditzakete eta ikusmen zorroztasuna murriztu.
  • Haurrek ez dute eguzki-izpietatik babestu beharrik, GEZURRA. Haurren larru-azala eta begiak helduenak baino sentikorragoak dira.
  • Polarizatutako betaurrekoek hobeto babesten dute, EGIA. Eguzki izpiak zuzenbide zehatz batean filtratzen ditu, distirak kenduz eta ikusmena hobetuz.
  • Betaurreko garestiak hobeak dira, GEZURRA. Askotan markak berak garestitzen du produktua, kalitatearekin zerikusirik izan gabe.
  • UVB izpiek ez dute beira zeharkatzen; IR eta UVA izpiek, aldiz, bai. EGIA. Gure burua ahalik eta hoberen babestu ahal izateko, kontutan izatekoa.
  • Eguzkitako kremak erabilita, azala ez da belzten. GEZURRA. Eguzkitako babesleak beti uzten du izpi kantitate nahiko sartzea beltzaran-kolore ederra lortzeko.
  • Eguzkitako babesleak erabiltzeak D-Bitaminaren eskasia ekartzen du, GEZURRA. Egunero zango eta besoak eguzkitan 15-30 minutuz edukita, D-Bitaminaren neurri optimoa lortzen dugu.
  • Eguzkitako kremak udara batetik bestera gorde daitezke, GEZURRA. Beti produktuaren etiketan jartzen duena begiratu, behin irekita zein iraupen duen jakiteko.
  • Eguzkitako ahozko babesleak hartuz gero ez da eguzkitako kremarik erabili behar, GEZURRA. Ahoz hartzen ditugun eguzkitako babesleak kremen babesaren osagarriak dira, eta ez dute INOIZ krema ordezkatzen.
  • Eguzkitako ahozko babesleek UV izpiek eragindako azaleko mimbizia eta azala zahartzearen prozesuan eragiten dute, EGIA. Baina ikerketa gehiago egitea ezinbestekoa da.
  • Eguzkitako krema gutxi erabiltzeak bere eraginkortasuna gutxitzen du, EGIA. Gutxienez 2mg/zm2-ko eguzkitako krema kantitatea eman behar da babes optimoa lortu ahal izateko, bestela filtroen eragina gutxitu egiten da.

Azken artikuluak

  • BENEFICIOS DE LA PROTECCIÓN SOLAR CON COLOR

    La exposición al sol sin la debida protección puede provocar envejecimiento prematuro, manchas, quemaduras e incluso aumentar el riesgo de cáncer de piel. Para prevenir estos...

    Leer más
  • CUIDAMOS TU SALUD VISUAL

    La presbicia es un problema visual que ocurre cuando nuestro ojo pierde la capacidad de enfocar objetos cercanos, lo que hace que la visión de cerca se vuelva borrosa. Afecta a...

    Leer más
  • SEQUEDAD DE LA PIEL EN LA MENOPAUSIA

    La sequedad de la piel es una condición común durante la menopausia y una preocupación significativa para muchas mujeres. Los cambios hormonales, particularmente la disminución de...

    Leer más