HATZ LODIAREN PATOLOJIAK

HATZ LODIAREN PATOLOGIAK

ARTIKULAZIOEN ZAINTZA
ERABILI BERRIRO HATZ LODIA, MINIK HARTU GABE!

Erpuruaren patologiak, hala nola, Dequervain tendinitisa eta Errizartrosia, asko ugaritu dira mugikorraren erabilera jarraituaren ondorioz. Kausetako bat erpuruaren mugimendu errepikakorra da. Horren ondorioz, zailtasunak izango ditugu ohiko ekintzak egiteko: janaria prestatzea (zuritzea, moztea, zatitzea, poteak irekitzea, zartaginei edo platerei eustea); botoiak edo kremailerak lotzea; sarrailak giltzaz irekitzea edo arropa esekitzea...

  • Dequervain tendinitisa:

Erpurua mugitzen duten tendoien inflamazioa da.

Sintomarik ohikoenak inflamazioa eta min etengabea dira, batez ere hatz lodiari dagokion eskumuturraren aldean. Min hori areagotu egiten da mugitzearekin batera, eta atsedena hartuz gero, aldiz, lasaitu. Tratamendua jartzen ez bada, mina are gehiago zabal daiteke hatz horretatik, edo besaurretik irradiatu.
Hatz lodia eta eskumuturra mugitzeko zailtasuna ere egon daiteke, zerbait heldu edo atximurka egiteko mugimendua egitean, baita hatza mugitzean trabatzea edo “orratzekin” zizta egitean sentitzen den sentsazioa izatea ere. Kasu batzuetan indarra gal daiteke, eta horrek zailago egiten du objektuak hartzea edo eustea.

Tratamendua:

FASE AKUTUA

  • EGUNEZ ETA GAUEZ, ESKUMUTURRA ESTALTZEN DUEN ERPURU INMOBILIZATZAILE LUZEA
  • HOTZA JARRI: IZOZKAILUKO GEL-ZAKUAK EDO KREMAK JARRI 10-15 MINUTU EGUNEAN 5-6 ALDIZ.

 

MANTENTZE FASEA

  • ESKUMUTURRA GAUEZ ESTALTZEN DUEN ERPURU INMOBILIZATZAILE LUZEA,
  • GEHIEGIZKO ESFORTZUA EGIN ONDOREN HOTZA APLIKATZEA
     

 

 

Tratamendua afekzioa agertzen denean hasten bada, sintomak arindu beharko lirateke lau-sei astean. Tendoien hantura kronikoa bada edo tratamendu kontserbatzailea izan arren hobekuntzarik ez bada, kirurgia beharrezkoa izan daiteke.
 

 

 

 

  • Hatz lodiaren errizartrosia edo artrosia:

Hatz lodia eta eskumuturra lotzen dituen artikulazioaren alterazio degeneratiboa da.
Erpuruaren oinarrian mina agertzen da, ertaina edo bizia, eta bi eskuetan ager daiteke. Hatz lodiaren parte-hartze handia eskatzen duten jarduerak egiten direnean agertzen da batez ere, adibidez, objektuak atximurkatu edo eusten direnean.
Erpuruaren mugimendu errepikakorraz gain, beste arrazoi batzuk ere izan daitezke, hala nola, adina, genetika, faktore hormonalak, obesitatea eta bizimodu sedentarioa.

Ez du sendabiderik, baina badira egoera hobe dezaketen zaintzak.

Tratamendua:

FASE AKUTUA

  • FERULA ERPURUA IMMOBILIZATZEKO, ERABILI EGUNEZ ETA GAUEZ

MANTENTZE FASEA

  • ONDOEZAREN ARABERA FERULA ERPURUA IMMOBILIZATZEKO, GAUEZ ERABILI

 

  • Tresnak modu egokian aukeratu: Helduleku lodiko mahai-tresnak erabili, boligrafoak boladun puntarekin…

 

  •  Tresna elektrikoak erabili sukaldean: Zukugailua, zuritzailea, irabiagailua, irekigailuak, ontzi-garbigailua.

 

  •  Tresneria arina erabili: Eltzeak, kazoak eta aluminiozko edo plastikozko mahai-tresnak. Errazago maneiatuko ditugu arinak badira.

 

  •  Ahal den guztietan, eskuak askatu: Ez eutsi pisu handirik eskuekin; gurditxo bat bezalako elementuek lagunduko digute.

 

  •  Aprobetxatu zure ingurua hatzak lantzeko: Saia zaitez tarte bat hartu eta atzamarren mugikortasuna hobetzeko ariketak egiten: pospolo bat atera zure kaxatik; metxeroa piztu; txanpon-zorro batetik txanponak atera; botoiak lotu eta askatu; tamaina desberdinetako estalkiak kiribildu eta askatu; plater batetik garbantzuak hartu; pilota bat bota edo jaurti, ordenagailuan tekleatu edo aldez aurretik pentsatu duzun zerbait marraztu.

 

  •  Lasaitu eskuak ur berotan: Ohitura horrek mina eta zurruntasuna murrizten lagun diezazuke. Gaixotasunaren beste fase batzuetan gomendatzen dira, baita mina gutxitzeko ere, kontraste-bainuak (ur hotza eta ur beroa txandakatuz (30-36º)) edo izotza 15 minutuz aplikatzea egunean hiru aldiz, inflamazioa badago.

Errehabilitazioan ere parafina-bainuak erabiltzen dira maiz, mina eta zurruntasuna arintzeko. Edonola ere, zure medikuak edo fisioterapeutak aholkatuko dizu egokiena, zure kasuaren eta lesioaren mailaren arabera.

 

  • Antiinflamatorioak edo analgesikoak hartu, beharrezkoa denean. Beti zure medikuaren jarraibideen arabera, min gehiagoko egunak dituzunean edo eskuak ohi baino gehiago erabili behar dituzunean, horrelako botikak erabiltzea komeni da.

Azken artikuluak