LARRUAZALAREN LEHORTASUNA MENOPAUSIAN
Agur Larruazalaren Lehortasunari Menopausian
Larruazalaren lehortasuna baldintza arrunta da menopausian eta emakume askorentzat kezka esanguratsua bada. Hormona-aldaketek, bereziki estrogeno-mailak jaisteak, eragina dute kolagenoaren, elastinaren eta olio naturalen ekoizpenean, hori dela eta larruazalak ura atxikitzeko duen gaitasuna murriztu egiten da. Ondorioz, larruazalaren elastikotasuna gutxitzen da, finago bihurtzen da eta azkura, gorritasuna eta ezkatatzeko joera du. Gainera, zelulen birsorkuntza moteldu egiten da, kanpoko faktoreekiko (klima lehorra, tenperatura-aldaketak eta produktu narritagarriak) ahultasuna areagotuz.
Estrogenoak gutxitzeak lehortasuna ere eragin dezake baginan, ahoan, sudurrean eta begietan. Alde ona da, tratamendu egokiarekin, hobetu daitekeela.
Lehortasuna arintzeko aholku praktikoak
- Larruazala etengabe hidratatu: azido hialuronikoa, glizerina, zeramidak eta olio naturalak dituzten kremak erabili. Osagai horiek azalaren hezetasuna atxikitzen eta larruazaleko hesia osasungarri mantentzen laguntzen baitute.
- Zonalde intimoak hidratatzea bai barrutik eta kanpokotik garrantzitsua izan daiteke. Menopausian zonalde hau sensibleagoa egon daitekelako.
- Dutxa luzeak eta beroak ekidin.
- Garbitzaile leunak aukeratu bai gorputa eta zonalde intimorako: oleogelak, syndet-ak, gel surgrasak... Mota honetako garbitzaileek azala garbitzeko gaitasuna dute azal propietateak errespetatuz.
- Azala eguzkitik babestu: espektro zabaleko eguzki-babesgarri bat egunero erabili, izpi ultramoreek eragindako kalteak saihesteko.
- Elikadura orekatua jarraitzen saiatu: uretan aberatsak diren elikagaiak, hala nola frutak eta barazki freskoak. Omega-3 eta omega-6 gantz-azidoetan aberatasak diren elikagaiak (arrain urdinak, intxaurrak, haziak…) larruazalaren elastikotasuna eta osasuna hobetzen dute.
- Elikadura-osagarri bereziak: Omegaz edo kolagenozko osagarri espezifikoak, zure larruazalari mesede egin diezaiokete.
- Produktu irritanteak sahiestu: azalean alkoholadun produktuak ez erabili (perfumeak besteak beste) edo irritazioa sortu dezaketen bestelako produktoak.
Ondorioa
Menopausian larruazalaren lehortasuna ohikoa da, baina maneiagarria. Behar hormonal berrietara egokitutako zainketa-errutinarekin eta bizimoduaren aldaketa positiboekin, posible da azal osasuntsu eta distiratsua mantentzea.