Zer egin dezaket, covid-19a diagnostikatutako pertsona batekin kontaktuan egon banaiz?
Covid-19
Zer egin dezaket
Pertsona batek COVID-19a diagnostikatu diotela jakinarazten dizunean, eta berarekin kontaktu estua izan baduzu, gomendio batzuk jarraitu behar dituzu Osakidetza zurekin harremanetan jarri arte.
Zer da kontaktu estua izatea?
Pertsona hori zaintzen egon bazara edo leku berean egon bazara 2 metro baino gutxiagora eta 15 minutu baino gehiagoz babes-neurri egokirik gabe.
Kontuan izan pertsona horrek sintomak izan ditzakeela edo ez:
- Sintomak baditu: sintomak hasi baino 48 ordu lehenago pertsona horrekin egon bazara kontaktu estutzat hartzen da.
- Asintomatikoa bada: proba egin baino 48 ordu lehenago pertsona horrekin egon bazara kontaktu estutzat hartzen da Kontaktu estua izan baduzu, jarraitu gomendio hauek:
- Etxean egon, ahal dela zure gelan, kontaktua izan duzunetik 10 egun pasa arte.
- Mugatu zure gelako irteerak eta saihestu bizikideekin kontakturik izatea.
- Prebentzio-neurriak zorroztu. Gelatik irten behar baduzu, erabili maskara kirurgikoa.
- Ikusi ea sintomaren bat daukazun: sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna... Hala bada, deitu osasun-zentrora.
- Garbitu eskuak maiz.
- Ahal dela, ez partekatu komuna bizikideekin.