ICTUSaren MUNDUKO EGUNA
ICTUSaren MUNDUKO EGUNA
Arrisku kardiobaskularra, 10 urteko epean gaixotasun kardiobaskular bat garatzeko probabilitatea da. Gaixotasun kardiobaskularrek bihotzari (infartua, angina eta bihotzeko gutxiegitasuna), garunari (odoljarioa edo garuneko infartua) edo giltzurrunari eragin diezaiekete.
Europan, heriotza goiztiarraren kausa nagusia gaixotasun baskularra da eta baliaezintasun askoren kausa garrantzitsua da. Gaixotasun honek, gizonezkoei zein emakumezkoei eragiten die.
-
Nola jakin dezaket nire arrisku kardiobaskularra?
Horretarako, sexua, adina, tentsio arteriala, kolesterola eta erretzailea zaren ala ez jakin beharko dugu.
-
Zer adinetan egitea gomendatzen dugu?
40 urtetik gorako gizonetan eta 50 urtetik gorako emakumeetan.
-
Nola aurrea hartu?
Prebentzioak funtzionatzen du; izan ere, gaixotasun baskularrak eragindako heriotza-murrizketen % 50a bizimoduan egindako aldaketengatik gertatzen da, eta % 40a tratamendu farmakologikoak hobetzeagatik.
-
Zer egin dezakegu?
- Erretzeari utzi.
- Zure elikadura hobetu.
- Etengabeko ariketa egin, hala nola oinez ibiltzea, igeri egitea, bizikletaz ibiltzea, etab.
- Estresa kontrolatu.
- Aldizkako tentsio, kolesterol, pisu eta glukosa kontrolak egin.
Zure arrisku kardiobaskularra ezagutu nahi baduzu, kontsultatu eta hilabete honetako kanpaina aprobetxa ezazu (urriaren 25etik azaroaren 19ra).