GABON OSASUNTSUAK

GABON OSASUNTSUAK OPA DIZKIZUGU

DIGESTIO ARAZOAK?
Gabon hauetan, Agur tripako-minari!

Gabonak ate joka ditugun une honetan, denoi datorkigu, behin eta berriz errepikatzen dugun esaldi hau burura: A ze betekada!

Egia da, gehiegi jan eta edaten dugunean ohikoak izaten direla digestio-arazoak: korrokadak, bihotzerrea, goragalea, e.a. Eta bati baino gehiago, momentu  desatseginak sortarazten zaizkigula…

Baina, ez kezkatu! Aurten gure aholkuei esker Gabon egunak gozatu ahal izango dituzu:

  1. Gogoratu egun hauetan ariketa fisikoa egitea: Idatzi egutegian ariketa pixka bat egingo dituzun egunak.
  2. Bazkalostean oinez ibiltzea atera: Irten buelta bat ematera bazkari bakoitzaren ondoren. Honela zure gorputzak digestioa hobeto egingo du eta azukrea odolean neurri egokietan edukitzea lagunduko dizu.
  3. Ospakizun gabeko egunetan prestatu bazkari arinak: Festarik ez dagoen egunetan, aukeratu janari osasuntsuagoak, entsaladak eta zopak adibidez, pixka bat orekatzeko.
  4. Aukeratu menu osasungarriagoak: Ospakizunetan, aukeratu barazkiak eta prestakin arinagoak dituzten platerak. Saihestu frijituak eta oso koipetsuak diren janariak!
  5. Ondo hidratatu: Ura gehiago edan, alkoholaren edo freskagarrien ordez.
  6. Poliki jan: Hartu zure denbora janariaz gozatzeko eta ondo mastekatu. Horrela, janari gutxiagorekin asetuta sentituko zara.
  7. Tentalditik ihes egin: Gorde soberakinak eta gozokiak bistatik kanpo, otorduz kanpo jatea ekiditzeko.
  8. Kontrolatu plater bakoitzeko zatiak: Zati txikiak zerbitzatu eta benetan gose bazara errepikatu. Ziurtatu zaitez plater bakoitzean barazkia eta zuntzak gehitzeaz.
  9. Digestiorako infusioak: Jan ondoren, digestio-infusioak har ditzakezu. Hobeto sentiarazten lagunduko dizute!
  10. Atseden hartu: Saia zaitez ondo lo egiten zure metabolismoa behar bezala mantentzeko, bai kantitatez bai kalitatez ere.

Ea aholku hauei esker, Gabon osasuntsuagoak izaten dituzun eta jai hauetan tripako-minari agur esaten diogun!

Azken artikuluak