DEFENTSAK

NOLA ZAINDU GURE DEFENTSAK

Immunitate-sistema indartu
OSASUN AHOLKU BATZUK

Imajina ezazu immunitate-sistema ezkutu babesle bat dela, beti prest dagoela kanpoko erasotzaileetatik babesteko, hala nola birus eta bakterioetatik. Jaiotzen garenetik lehen defentsa-lerro bat dugu, berezko immunitatea izenekoa, eta azkar jarduten du. Hazi eta germen berriei aurre egin ahala, gure gorputzak beste lerro babesle bat garatzen du, hartutako immunitatea, topaketa bakoitzarekin indartsuago egiten dena. Superheroi baten modukoa da, boteretsuagoa bataila bakoitzean!

Baina, zer gertatzen da gure defentsak ahultzen direnean? Urtaro aldaketak, alkohol nahiz tabako gehiegikeriak, elikadura ez oso osasungarriak, ariketa faltak eta estresak gure ezkutua pitzatu dezakete. Hori gertatzen denean, maizago gaixotzen gara eta gehiago kostatzen zaigu sendatzea. Ez dugu hori nahi!

Orduan, nola lagun diezaiokegu gure immunitate-sistema ausartari? Hona hemen aholku batzuk:

1. Elikadura orekatua: zure platera kolorez bete, fruta eta barazkiekin. Mantenugaiak (C eta D bitamina eta zinka, esaterako) zure aliatuak dira. Lekaleak, jogurta, fruta freskoak, almendrak eta ostrak ere lagunak dira!

2. Hidratazioa: Ondo hidratatu. Alkohola saihestu eta ura aukeratu arnas-sistemak erloju batek bezala funtziona dezan.

3. Tabakoa alde batera utzi: Zure gorputzak eskertuko dizu.

4. Jarduera fisikoa: Mugitu egunero. Aurkitu gustuko duzun jardueraren bat: dantza egitea, oinez ibiltzea, kirola egitea… Ariketa osasunaren lagun handia da!

5. Atseden indarberritzailea: Errespetatu lo-zikloak. Ohera joateko eta jaikitzeko ordutegi erregularrak ezarri, eta giro lasaia sortu, gailu elektronikoetatik urrun. Zure gorputzak atseden hartu behar du!

6. Estresa maneiatu: Estres kronikoak zure defentsei eragin diezaieke. Meditazioa edo yoga egin, edo, besterik gabe, gustuko musika jarri erlaxatzeko.

7. Tenperatura egokia: Mantendu zure etxea tenperatura atseginean, 18 eta 20ºC artean, eta zaindu hezetasuna.


8. Baliagarria izan daiteke, era berean, gure defentsak produktu espezifikoekin babestea.

9.Infekzioetatik babesteko, saiatu gertuko harremanik ez izaten hotzeria duten pertsonekin. Esku garbiekin ez bada, ez ukitu aurpegia (batez ere,ahoa eta sudurra)
 

Azken artikuluak