KOLESTEROLA

KOLESTEROLA HOBETO EZAGUTU NAHI AL DUZU?

KOLESTEROLA
HONA HEMEN AHOLKU BATZUK

Azken datuek erakusten dutenez, biztanleriaren % 60ak ez du kolesterola neurtu azken urteetan, eta % 40ak maila egokiak dituela uste du baina balio altuak dituzte edo mugan daude. Datu horien arabera esan daiteke kolesterolak ez gaituela gehiegi kezkatzen, baina agian sakonago ezagutzen badugu, iritziz aldatzen dugu.


Berez, kolesterola gure organismoarentzat beharrezkoa den substantzia bat da; gorputzeko zelula guztietan dago, bai hormonak baita D vitamina sortzeko behar dugu, elikagai batzuk hobeto digeritzeko eta koipeen digestioa errazteko.

Orduan, zergatik du hain fama txarra? Izan ere, batzuetan kolesterol mailak handitu egiten dira eta osasunerako kaltegarriak izaten dira, batez ere arlo kardiobaskularrean. Hori gure gorputzak gehiegizko kolesterola sortzen duelako izan daiteke, baina baita gehiegizko pisua, elikadura txarra eta adinak ere zer ikusia dute. Gainera, kolesterola altua izateak ez du inolako sintomarik ematen, osasunerako arriskua hareagotuz.  

Askotan entzuten ditugu kolesterol mota ezberdinak daudela; ona eta txarra. Kontzeptu horiek hobeto ulertzeko, gure organismoaren kolesterol gehiena gibelean sortzen dela jakin behar dugu. Gero, odolak, “lipoproteína” izeneko partikula batzuetan bilduta, organismotik barne garraiatzen du. Garrantzitsuenak bi dira:

LDL (txarra deitua), kolesterola arterietan uzten duelako eta ondoren bihotzeko infartua edo iktusa eragin dezakeen ateroma-plaka sortzen duelako.

HDL (ona deitua),  gehiegizko kolesterola gibelera garraiatzen duelako suntsitua izan dadin.

Etor zaitez Aiete Munto Farmaziara eta hatz puntan ziztada eginez, kolesterola eta arrisku kardiobaskularra baloratuko dizkizugu.

Azken artikuluak